Ludoteka ibiltariaren azken saioa zapatuan, San Andres auzoan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko martxoaren 28a

Txatxilipurdiren ludoteka ibiltariaren azken saioa egingo dute zapatuan San Andresen. Bedoñabe herri eskolan elkartuko dira: 10:30etik 12:30era 3 eta 12 urte bitarteko haurrendako eta 12:30etik 13:30era 0 urtetik 8 urte artekoendako; azken horiek helduen laguntzaz joan beharko dira. Sormena landuko dute, denetariko materialekin. Antolatzaileek gurasoek ere parte hartzea gura dute,  ondo pasatzeaz gain, euren seme-alaben eredu eta animatzaile izan daitezen. Biharko saioaren ostean, datorren otsailera arte agur esango diote ludoteka ibiltariari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak