Debagoienean ere entzungo dira indarkeria sexistaren kontrako ahotsak bihar, eguaztena. Hain justu ere, Arrasaten elkarretaratzea deitu dute Emakume Txokoak eta Arrasateko emakumeenganako indarkeriaren aurkako plataformak. 18:30ean izango da Herriko Plazan.
Hain justu ere, 39 urteko Caridad Angeles Rodriguez Arrietaren hilketa da salatuko dutena. Etxean labanaz hilda aurkitu zuten domeka iluntzean. Haren bikotekidea atxilotu du Ertzaintzak, eta esan du aitortu duena emakumearen hilketa. Aurrekariak dauzka; besteak beste, emakumearen kontrako indarkeriagatik. Ustezko hiltzaileak 26 urte ditu.