Atez atekoa, lan erreforma eta Bateragune auziaren gaineko mozioak gaur, osoko bilkuran (18:00)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko martxoaren 27a

Gaurko –martitzena– ezohiko osoko bilkuran mozioak izango dira protagonista. PSE-EEk eta EAJk ateaz atekoaren aurkako mozio bana aurkeztuko dute. Bilduk eta Aralarrek, bestalde, lan erreforma bertan behera uztea eskatzeko mozioa –EAJk ere beste bat aurkeztuko du lan erreformaren kontra– eta Bateragune auziaren gaineko mozioak aurkeztuko dituzte. Mozioez gain, hileta ospakizunak gune publikoetan arautzearen gaineko udal araudiaren aldaketa eta Debagoieneko ospitalearekin lotutako gai ezberdinen gaineko ekintzen protokoloa onartzea proposatuko zaio udalbatzari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak