Maialen Lujanbiok Uxue Alberdi elkarrizketatuko du eguaztenean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko martxoaren 26a

Emakume Txokoak antolatzen dituen 'Emakumeak Protagonista' elkarrizketa zikloaren saio berri bat izango dugu eguaztenean –martxoak 28– Kulturateko areto nagusian (19:00). Azken saioko protagonista berberak izango dira, baina rolak aldatuta: oraingoan, Maialen Lujanbiok Uxue Alberdi elkarrizketatuko du.

Lehen saioan Maddalen Iriarte kazetariak Edurne Brouard AEKko arduraduna elkarrizketatu zuen Kulturateko klaustroan. Hurrengoan Uxue Alberdik Maialen Lujanbio elkarrizketatu zuen. Honako gogoeta egin zuen Lujanbiok: "Interesantea izan daiteke horrelako ekimen bat emakumeak plazaratze aldera; baina, zalantza barik, helburua litzateke titulu hori jarri beharrik gabeko tertulia bat, non emakumeak protagonista diren gizonak bezalaxe". 

Rolak trukatzen

Eguazteneko azken saioak protagonista berak izango ditugu, baina paperak trukatuta. Izan ere, oraingoan Lujanbiok elkarrizketatuko du Alberdi. Saioa gertukoa eta atsegina izatea espero dute antolatzaileek; inor ez dela etorri izanaz damutuko ziurtatu dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak