Besaide mendizale elkarteak antolatuta irteera egin zuten 45 lagunek atzo, domeka. Eguraldi ederra lagun, Bizkaiko biraren zazpigarren etapa egin zuten. 07:30ean irten ziren Arrasatetik, eta 09:00ak aldera hasi zuten ibilbidea: lehenengo Mello tontorrera igo ziren eta hortik Kantabria eta Euskadi arteko mugan dagoen Alto de las Muñecaseraino joan ziren. Hortik, Alen eta Betaio tontorren artean pasa ostean, Gordon auzora iritsi ziren. Amaitzeko, Trutzio herrira 14:30ean heldu ziren; bertan bazkaldu eta herria bisitatu zuten. 17:00etan irten ziren bueltan Arrasatera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.