Kooperatiba taldearen gaineko datu batzuk ematen ditu albistean: 80.000 langile dituen taldea, 256 enpresa, 18 herrialdetan banatuta...
Kooperatiben oinarria eta izpiritua ere azaltzen ditu: bazkide bat, boto bat.
Txanponaren beste aldean jartzen du Espainiako ekonomia. Goraino "zorpetuta" dagoena eta geroago eta "herritar txiro gehiago" dituena.
Aritz Otxandiano eta German Lorentzo ageri dira kameraren aurrean berbetan eta Arrasateko irudiak ageri dira;: kalean hartutakoak, Olandixokoak eta Mondragon taldeko enpresa eta unibertsitateenak: MU, Euskadiko Kutxa, Fagor...
Al Jazeera English kateko hiru kazetari izan ziren otsailaren amaieran Korporazioaren gaineko erreportajea egiten ari dira. Korporazioaren egoitza nagusia, Fagor Arrasate eta Mondragon Unibertsitatean bisitatu zituzten, besteak breste.