3.000 sinadura atez atekoaren kontra

Ubane Madera 2012ko martxoaren 23a

Arrasaten 3.000 sinadura inguru batu dituzte atez atekoaren kontra. Gaur bertan azoka txikian eta herriko azokan ibili dira sinadurak batzen. Santa Marinan eta San Andresen hainbat taberna eta saltokitan ipini dituzte sinadurak batzeko puntuak eta "laster Erguinen eta kalean" ere izango dira.

Oscar Garciak, plataformako kideak jakinarazitakoaren arabera, orain dela hilabete sortu zuten atez atekoaren kontrako taldea Arrasaten. "Kalean astero" egoteko asmoa dute, besteak beste, sinadurak batzen.

Gero, horiek, udaletxean aurkeztuko dituzte. "Ahal diren sinadura guztiak batuko ditugu; alderdi politikoetako ordezkariekin ere berba egingo dugu eta asmoa dugu atez atekoaren gainean berba egiten dutenean mozioak aurkezteko Udalean".

Maiatzera arte

Garciak esandakoaren arabera, momentuz maiatzera arte jardungo dute sinadurak batzen, "baina nahiz eta atez atekoa onartu, seguru aski aurrera jarraituko dugu". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak