Willy Toledo aktorea eta Mikel Goñi pilotaria atzo, Arrasateko pintxo poteoan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2012ko mar. 23a, 17:32

Atzo, eguena, pintxo poteoan zebiltzen herritarrak aho zabalik geratu ziren Arrasateko erdiguneko tabernetan Mikel Goñi eta Wiily Toledo aktorea ikusterakoan; bakoitza bere aldetik zebilen, Goñi, Astoreko ordezkariekin eta Toledo, Governors taldeko kideekin. Toledok Governors taldearen Bertigo kantuaren bideoklipa grabatu du.

Governors taldeko Juan eta Yago taldekideek Arrasate Irratian kontatu moduan, taldeko managerrak Toledo laguna du eta Arrasateko taldearen diskoa oparitu zion: "Oso rockzalea da Toledo eta diskoa asko gustatu zitzaiola jakin genuenean, bideoklipa grabatzeko proposatu genion eta horrela, atzo goizean Bilbon grabaketa batzuk egin eta Arrasaten egin genituen arratsaldean beste batzuk, herriko lantegi zaharretan eta Kanpazarren, besteak beste" azaldu dute Governorsekoek.

Grabaketa-lanak eginda, eta kontuan izanda Toledok ez duela lan ezer kobratu (jatekoak eta lotarako aterpearen truke etorri zen-eta) ordainsari moduan ondo mimatu zuten aktorea: kaleko giroa erakutsi zioten lehenengo, elkarrekin afaldu zuten gero eta parrandan jarraitu zuten ondoren.

"Aurrez ez nuen ezagutzen eta oso gertuko pertsona jatorra iruditu zitzaigun, bere laneko bitxikeriak kontatu zizkigun. Eskertzekoa da horrelako pertsonaia batek duen agenda betea izanda, guretako tartetxo bat egitea. Pozik itzili da gaur etxera, sekulako bixamonarekin uste dut" azaldu du barrezka Governors taldeko Yago Goronaetak.

Bideoklipa hilabete barru erakusteko moduan

Atzoko grabakeketak eginda, datorren astean beste batzuk egingo dituzte; asmoa da muntaia lanak eginda hilabete barru bideoklipa erakusteko moduan izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak