Atama eta Ziorla taldeak
Debagoienean bi talde daude Kenpoa egiten dutenak, Eskoriatzako Atama, eta Arrasateko Ziorla taldeak. Bi taldeek harreman oso estua dute, eta nahiz eta antolatzaile lanetan ibiliko diren, klubek horietako 25 lagunek txapelketan parte hartuko dute: "Ziorla taldetik 6-7 lagunek hartuko dute parte, eta Atamatik beste 19 lagun inguruk bai, giro polita egongo da, seguru".
Txapelketan bi talde horietako ordezkariek kontrario indartsu bat izango dute, Kenpo Kay klubeko borrokalariak: "Klub horrek delegazio asko ditu hainbat herritan, Donostian, Legazpin... Nafarroan ere hainbat herritan dute ordezkaritza, baina oinarrian Oiartzunen dute egoitza. Gu baino klub askoz ere handiagoa da, eta txapelketara ere guk baino borrokalari gehiago eramaten dituzte, baina ondoren, emaitzak lortzerako orduan, euren parean egoten gara".
Hainbat domina eskuragai
Hala, Letonak txapelketa polita aurreikusten du, eta parekatua. Ibarreko borrokalariak aurrealdeko postuetan egon daitezkeela aurreikusten du, eta euren artean anaia, Josu Letona arrasatearra, izan daiteke azpimarragarrietako bat, Euskadiko eta Espainiako txapeldun da-eta.