Aste Santurako egitarau zabala Gaztegunean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko martxoaren 22a

Aste Santuko oporraldietarako egitarau zabala prestatu dute Txatxilipurdik kudeatzen dituen gazte txokoetan. Hala, erdialdeko Gaztegunean hainbat ekintza antolatu dituzte apirilaren 10ean hasi eta 15era arte. Horrez gain, hiru eguneko irteera antolatu dute DBHko 3. eta 4. mailako gazteendako apirilaren 13, 14 eta 15erako: Askizuko aterpetxera joango dira. 30 euro da irteeraren prezioa eta apirilaren 1a izango da izena emateko azken eguna.

Hona Gaztegunean Aste Santurako prestatu duten egitaraua:

Apirilak 10
Zirko eguna izango da gaztegunean. Malabarak, oreka zintza, kariokak... ikasteko aukera izango dute gazteek.

Apirilak 11
Bertsoak protagonista gaztegunean. Bertso afaria egongo da. 19:00etan irekiko da gaztegunea.
Izena emateko azken eguna apirilak 1. Prezioa: bost euro

Apirilak 12
Graffiti eguna izango dute gaztegunean.

Apirilak 13
Sorkuntza desafioa. Sortzaileen irabazle!

Apirilak 14
Kontzertua eta futbolin txapelketa

Apirilak 15
Mihiluze txapelketa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak