Aurtengo udalekuetarako begiraleak behar ditu Txatxilipurdi elkarteak

Ubane Madera 2012ko martxoaren 22a

Euskara jakitea, 18 urte edo gehiago izatea eta Txatxilipurdik antolatzen dituen formazio saioetara joatea. Horiexek dira Txatxilipurdiko udalekuetan begirale izateko baldintzak. Interesa dutenek maiatzaren 11 baino lehen eman behar dute izena, Txatxilipurdin bertan (Nafarroa etorbidea). 

Izena emateko honako dokumentazioa eraman behar da: curriculuma, argazki bat, nortasun agiriaren fotokopia, begirale edo zuzendari tituluen kopiak eta izenemate orria beteta. 

Aukeraketarako ezaugarriak

Izena ematen dutenen artean aukeratzerako orduan, honako ezaugarriak hartuko dituzte kontuan: begirale titulua izatea, ikasketak, esperientzia, lanerako prestutasuna eta non bizi den. 

Bestalde, begirale izateko formazio saiorako data ere ipinita dauka Txatxilipurdik: ekainaren 2an, egun osoan. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak