Autoen aparkalekuak bizikleta eta motorrendako

Ubane Madera 2012ko martxoaren 21a

Asteon Otalora kalean kendu dituzten autoen aparkalekuak bizikletek edo motorrek erabiltzeko bideratu gura ditu Arrasateko Udalak.  

Monterron pareko zebrabidearen ikusgarritasuna oztopatzen zuten autoen aparkalekuak dira asteon kentzen ibili direnak. Are gehiago, autoek aparkatzea galarazteko, piboteak jarri dituzte aparkalekuen ondoan.

Helburu bikoitza

Bada, gaur Udalak jakinarazi du aparkaleku horiek ez direla hutsik geratuko, baizik eta euren asmoa dela egokitzea bizikletek eta motorrek aparka dezaten. Beraz, oinezkoen segurtasuna (eta auto gidariena) ziurtatzeaz gain, bizikletan eta motorrean ibiltzen direnentzako aparkaleku gehiago izango dira Arrasaten hemendik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak