Arzamendik gaineratu du etorkizunean lekuz aldatu beharko direla. Egungo presidentearen arabera, jarduera-lizentzia izatea ezinbestekoa da, esaterako, Udalak irisgarritasun baldintzak hobetzeko baimenak eman ditzan. Eta Udalpek, Arrasateko elkarte gastronomiko gehienak bezala, ez dauka lizentzia hori. Oraingoz, beraz, Udalpek bere horretan jarraituko du.