Martxan da Txatxilipurdiren ludoteka ibiltaria eta aste bukaera honetan San Andres auzoko Bedoñabe herri eskolara helduko da. Herriko txikienendako jolas erraldoiak prestatu dituzte eta mozorroak egiteko aukera ere egongo da. Haur bakoitzak nahi duena egin dezake dagoen materialarekin: pailazo, tigre edota pirata bihur daitezke zapatu goizerako. Antolatzaileek dei egin diete San Andresko haur eta gurasoei ludoteka ibiltariarekin bat egin dezaten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.