"Nahiz eta zerbitzua bikoiztu den erabiltzaileen kopurua oso gutxi igo da. Honen inguruan pentsatzen da erlazio zuzena dagoela batetik Bizkaia etorbideko eta Otalora Lizentziaduna kaleko igogailuaren erabilera nabarmenarekin". Horixe da autobus urbanoaren zerbitzuaren inguruko txostena aztertu ostean Udalak atera duen konklusioa.
Igogailuak itxita: urbanoaren erabilera hirukoiztu
Datuak ere baditu eskuartean hori baieztatzeko: "Otalorako igogailua urtarrilaren 31 (asteartea) eta otsailaren 1ean (asteazkena) matxuratuta izan zen egunetan, San Frantziskoko geltokian 53 eta 80 pertsonak hartu zuten autobusa hurrenez hurren; eta urtarrilaren 30ean (astelehena), berriz, igogailua martxan zegoela 29 bidaiari jaso ziren geltoki berdinean".
Gehien: egubakoitza eta iraila
Kontuak kontu, iazko jardunari dagokionez, autobusa gehien erabili den eguna, betiko moduan, egubakoitza izan zen; eta gehien erabili zen hilabetea, iraila. Ordainketa motari dagokionez, berriz, bidaiarien %82,44k bonobusa erabili zuen eta %17,56ak billete arrunta. Bukatzeko, 149.895 bidaiaritik 140.108 Lurraldebusek aurkeztutakoa da (datu bien arteko diferentzia dohainik egiten diren bidaietan datza: mugikortasunaren astea eta urtarrileko promozio egunak, alegia).