Ford Mugarri liderrak arazorik gabe irabazi zion El Pilar taldeari zapatuan, Iturripen. Ane Herrerok zuzendutako taldeak 34-16 irabazi zuen eta arrasatearrek berriro utzi zuten argi aurten ez daukatela areriorik. Sekulako nagusitasuna erakutsi dute liga osoan zehar. Tramiteko partidua izan zen atzokoa Ford Mugarrirendako. Berdinketa bat izan ezik, gainerako 22 partiduak irabazi dituzte arrasatearrek Euskal Ligan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.