Arrasateko atletak Atletiada 2012 txapelketan

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko martxoaren 19a

Atletiada 2012 jokatuko da datorren domekan, Donostian, Antonio Elorza Kirol Jauregian, eta bertan izango dira Arrasate Atletismo Taldeko behe mailetako antxintxikalariak ere. 18 neska mutiko joango dira, alebin eta infantil mailakoak.

Kutxako Gaztetxoen Elkarteak Gipuzkoako Atletismo Federazioarekin elkarlanean antolatzen du Atletiada. Atletismoko lehiaketa hau 11 eta 15 urte arteko (1997 eta 2001 artean jaiotako) gazte eta gaztetxoendako da, beste kirol batzuk egin arren, proba honetan atleta gisa parte hartu nahi dutenendako.

Txapelketa, esandako moduan, martxoaren 25ean, domekan, goizez, jokatuko da, Donostiako Antonio Elorza Kirol Jauregian.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak