Gaur lehen orduan atxilotu du Ertzaintzak 25 urteko gizonezkoa Arrasaten. Ertzainek etxe baten liskarra zegoen abisua jaso dute, eta bertaratu direnean hainbat pertsona aurkitu dituzte, etxea hankaz gora eta hainbat altzari lurretik botata.
Ertzaintzatik jakinarazi dutenez, eztabaida baten ondorioz gizonezkoak bere emaztea erasotu du eta familiako bi kide tartean sartu izanak mehatxuak eta borroka ekarri ditu. Emakumeak urradurak eta lesioak zituen beso batean eta osasun zentrora eroan dute.