Atzo iluntzean egin zuten aurkezpena, Portaloian eta diru ekarpena egingo duten bazkideak bilatzeko kanpaina egingo dute. Hiru kazetarik osatuko dute lantaldea. Asmoa da, atzo azaldu zuten moduan herritarrentzako eta herritarren hedabidea izatea. Herriko zenbait elkartetako ordezkariak izan ziren atzoko aurkezpenean.
Mondraberrikide direlako bazkideekin finantzatu gura dute proiektua.