Muturreko kirolen bideo lehiaketa antolatu du Txatxilipurdik gaztetxoendako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko martxoaren 13a

Txatxilipurdi beste ekimen berritzaile batekin dator. Oraingoan, muturreko kirolak aintzat hartuz bideo lehiaketa antolatu dute. Herriko skate mugimendua eta sorkuntza uztartuz, 'X kirolen bideo lehiaketa' moduan izendatu dute ekimen berria. Martxoa eta maiatza bitartean izango da lehiaketa eta sorkuntza, teknologia berriak eta kaleko kirolen mugimenduak proiektu berean jasotzea gura izan dute. Gazte txokoei begira antolatu dute eta beraz, 12 eta 17 urte arteko gaztetxoei dago zuzendua. Informazio gehiago euren blogean jaso dezakezue, hemen klikatuz.

Honako hauek dira lehiaketaren oinarriak:

Gaia:

X KIROLAK EUSKARAZ ARRASATEN ( skate, mikro patin, BMX, patinak…)

Iraupena:

Gutxienez minutu 1, gehienez 3minutuko iraupena izan beharko dute.

Parte hartzaileak:

12-17 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa da.

Parte hartzea:

Bideoak youtubera igo beharko dira. Hori egin ondoren, posta gazteak@txatxilipurdi.com helbidera bideoaren lotura bidali izenburuarekin, egileen izen abizenekin, herriaren izenarekin eta kontakturako helbide elektroniko eta telefono zenbaki batekin.

Arauak:

Bideoek hizkuntza edukieraren bat izatekotan (musika, ahotsa, elementu grafikoak …), horiek EUSKARAZ behar dute izan.

Aurkezten diren bideoak originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute. Ez da onartuko aurrez beste lehiaketaren batean aurkeztutako lanik.

Lanak gaztetxokoek ahalbidetuko duen Blog-ean saretuko dira goiena.net/blogak/xkirolak. Hala ere, antolatzaileek bere gain hartzen dute bideo batzuk lehiaketatik kanpo uzteko eskubidea ( giza eskubideen kontrakoak direla uste badu: bortizkeria, irainak, arrazakeria, sexismoa eta errespetu faltak ez dira onartuko).

Parte hartzeak esan nahi du egileak aitortzen duela bidalitako lanaren eta haren edukiaren ardura duela.

Sarituek eta hautatutako bideoen egileek Gaztetxokoen esku uzten diete irudien komunikazio eta erreprodukzio eskubideak.

16 urtetik beherako parte hartzaileek guraso edo tutoreen baimena izan beharko dute lehiaketan partu ahal izateko.

Epaimahaia:

Gaztetxokoetako gazte eta Arraskako ( Arrasateko Skate taldea) aditu talde batek osatuko du. Lanak ikusi eta puntuatuko ditu. Kalitate tekniko, originaltasun, talde lan eta sormena kontuan hartuta.

Sariak:

1. saria: 300 euroko bonoa *Nothing without* dendan xahutzeko.

2. saria: Nothing without dendaren eskutik sorpresa.

Epeak:

Lanak maiatzaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira. Sari banaketa ekainaren 15ean izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak