Udal gobernuak 3.000 euro pasako aurrekontua onartu du drogomendekotasun prebentzioa lantzeko. DBHko hirugarren mailako ikasleekin eta Lanbide Hastapeneko lehen mailakoekin bideratuko dute elkarlana.
Horrez gainera, gurasoei begira, ikastetxeetan gurasoekin batzarrak egingo dituzte eta "droga erabilera desegokiak egiten dituzten nerabeen familiei, ikastetxeko orientazio departamenduaren bitartez", banakako aholkularitza eskainiko zaie, AGIPAD elkarteko psikologo baten bitartez.
12-18 urteko gurasoendako
Bestalde, herrian 12-18 urte bitarteko gurasoei zuzenduta lau saioko ikastaroa egin gura du Udaleko Gizarte Ongizate Sailak. Honako gaiak landu gura dituzte: "nerabezaroaren inguruko ezaugarriak; seme-alabak hezterako orduan adostasuna bikotearen artean lortu al daiteke?; arauak eta mugak ezartzen eta seme-alaben lehenengo irteerak".
Maiatzean izango dira ikastarook, beraz, oraindik izenematea itxita dago.