11.400 euro pasa erretiratuen elkarteendako

Ubane Madera 2012ko martxoaren 13a

Aurtengo Udal dirulaguntzen deialdia onartu ez den arren, herriko erretiratuen elkarteei aurrerakina emango die Udalak. 11.400 euro pasa banatuko ditu lau erretiratu elkarteen artean. Bestalde, Toki Argi erretiratu elkarteko taberna zerbitzua kontratatzeko prozedura abiaraztea onartu zuen atzo Udal gobernuak. Burokrazia kontuak argitu ostean egingo dute deialdi publikoa.

"2012ko ekitaldian Udalak banatuko dituen diru-laguntzen deialdia oraindik ez da onartu. Hala ere, Jubilatuen Elkarteei zuzendutako diru-laguntzen 2011ko deialdiak ezartzen du programa honen kontura emandako diru-laguntzak ordainduko direla hiruhileko aurrerakinen bidez, hiruhileko bakoitzaren lehen hilean". 

Bada, argudio horrekin aurreratuko die diru-laguntza zati bat Udalak herriko lau erretiratu elkarteei. Modu honetan:

Abaroa: 3.744 euro

Toki Argi: 2.978 euro

Musakola: 2.667 euro

Uribarri: 2.080 euro

Toki Argi

Bestalde, erretiratu elkarteekin segituz, atzoko Udal gobernuaren batzarrean erabaki zuten deialdia egitea Toki Argi erretiratu elkarteko taberna zerbitzua adjudikatzeko. Orain, erabakia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar dute eta gero 20 egun itxaron deialdi hori egin ahal izateko.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak