Aitor Lopez Rekarte berriro ere elastiko zuri-morearekin

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko mar. 12a, 15:43

Aitor Lopez Rekartek berriro jantzi du zuri-morea, bere herriko taldearen elastikoa. Izan ere, txikitan Realera joan aurretik, Mondrako gazte mailakoetan aritu zen moduan, zapatuan berriro ere jantzi zuen herriko taldearen kamiseta. Hamaikakoan atera zen eta Rotetaren aurka berdinketa lortzeko lagundu zuen, atsedenaldian, giarretako arazoak zirela-eta aldaketa eskatu zuen arte. "Partiduan asko barkatu dugu, batez ere lehen zatian, baina ikusi da aurrera heltzeko gauza garela" esan du Rekartek, gaurko Goiena papererako Xabier Urtzelaik egindako elkarrizketan.

Asteburuko kirol kronikak

Hala dio Rekartek, gaurko Goiena paperekoan: "Kirola egiten dut, korrika-eta aritzen naiz, baina futbola beste gauza bat da. Partiduan baloia ukitu eta segituan igarri dut gainkarga, abduktoreetan. Erdialdean jokatu dut eta oraindik ohitu arte denbora apur bat beharko dut. Partiduan asko barkatu dugu, batez ere lehen zatian, baina ikusi da aurrera heltzeko gauza garela. Hori oso garrantzitsua da".

Eta beste hau ere bai: "Mailari eusteko aukerak baditugu; hortaz, ziur nago, baina ate aurrean asmatzen hasi beharko gara lehenbailehen. Rotetaren kontrako berdinketa on egin behar dugu datorren jardunaldian irabaziz etxean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak