Fardelak, eskiak egiteko erabiltzen den fibra edo ibilgailuen "parabrisak" asmatu dituztenak edo Brooklyngo zubia bukatu zuen arkitektoa. Emakume horiek eta gehiago daude Kulturaten bihar zabalduko duten erakusketan. "Emakumeek lan asko egin dute, baina lehen ikastea ere ez zitzaien uzten, eta asmatutako produktuaren patentea ere gizonezko baten izenean jarri behar zen. Historian emakumeek zientzian egin duten lana jasotzen du erakusketa honek; XiX. bukaerako eta XX. hasierako ingeniari, asmatzaile edo arkitekto diren emakumeetako batzuk baino ez daude jasota", azaldu du Enkarni Gomezek, erakusketako gidaria, Arrasate Irratian. Entzun.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.