Eskola antzerki jardunaldien harira, aurtengo saioak antolatzeko proposamena da gaurko batzarrean aztertuko dutena.
Erretiratuen kontuekin segituz, berriz, dirulaguntzen banaketaz gaienra, lan eskaintza bat mahai gainean izango dute; izan ere, Toki Argi elkarteko taberna zerbitzua adjudikatzeko prozedura zabalduko dute.
KZGunea eta herentzia
Bestelakoen artean, KZGuneak kokapen berria izan behar duela-eta, bertarako altzariak erostearen gaineko puntua aztertuko du Udal gobernuak.
Eta bitxikeria moduan, egoiliar batek Udalari utzitako herentzia berbagai izango dute.