Hip hopak hartu du Arrasateko gaztetxea

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko martxoaren 10a

Atzo Goienetxe Anaiak eta Norte Apache taldeek giro ederra jarri zuten, maila ona eskainiz. 70 bat lagun elkartu ziren eta antolatzaile lanetan diharduen Iago Casconek gehiago izan zitezkeela uste duen arren, pozik daude festak orain arte izan duen harrerarekin. Gaur arratsaldetik izan dira ekintzak: 17:00etatik aurrera DJ emanaldi etengabea, skate erakustaldia eta graffitigileak, besteak beste. Break dance emanaldia bertan behera geratu da, Samu Crew taldekoak ez dutelako etortzerik izan. Gauean kontzertuak izan dira protagonista: Revolta Permanent, 121 Sound System eta Trifulca Posse. 

Kronika osoa, protagonisten iritziak eta hainbat argazki asteleheneko GOIENA paperean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak