Elkarrizketa osoa bihar, asteleheneko GOIENA paperean.
Gaur estreinatu da Aitor Lopez Rekarte 'Bonba' Mondrako elastikoarekin baina ez da amestutako debuta izan, abduktorean gainkarga igarri eta aldaketa eskatu behar izan du-eta atsedenaldian. Hala ere, itxaropentsu dago taldearekin, eta Rotetaren aurkako berdinketa nahikoa ez den arren maila mantendu daitekeela uste du: "Maila mantentzeko aukerak badaude, hortaz ziur nago, baina ate aurrean asmatzen hasi beharko gara lehenbailehen. Gaurko berdinketa ona egin behar dugu datorren jardunaldian, etxean". Gaurko lesioak ez du larregi kezkatzen: "Normala da. Kirola egiten dut, korrikan-eta aritzen naiz, baina futbola beste gauza bat da. Partiduan baloia ukitu eta segituan igarri dut gainkarga, abduktorean. Gainera, erdialdean jokatu dut eta oraindik ohitu arte denbora apur bat beharko dut".
Elkarrizketa osoa bihar, asteleheneko GOIENA paperean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.