Berdintasuna aldarritzat hartuta, emakumeen Takarraran lasterketa egin dute gaur goizean Arrasaten. Eguraldi ona lagun, jende ugari bildu da parte-hartzaileak animatzera. Guztira, 60 emakume inguru animatu dira korrika egitera.
Sariak
Berdintasunaren aldeko aldarrikapena egiteaz gain, lasterketaren helburua emakumeak kirola egitera animatzea ere bada. Horregatik, partaidetza da antolatzaileek saritu nahi izaten dutena eta saria jasotzen dute: lehenengo hirurek, azkenak, nagusienak eta gazteenak. Tribial feminista jaso dute guztiek.
- Lehena: Ane Zabala
- Bigarrena: Olatz Igartua
- Hirugarrena: Nerea Baena
- Azkena: Belen Nafarrate
- Beteranoena: Inma Elorza
- Gazteena: Ainara Merino