Gaurko honetan 110 zuhaitz landatuko dituzte seigarren mailako ikasleek. Ohitura den moduan, bertako arbolak dira sartuko dituztenak: haltzak, haritzak, lizarrak, pagoak… Irakasleen eta Udal langileen laguntza izango dute horretarako. Eta gainera, landaketa amaitzerakoan, bokadilo eta oparitxo bana emango dizkiete.