'Gora feminismoa' lelopean egin dute manifestazioa Arrasaten

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko martxoaren 9a

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta manifestazioa egin zuten atzo Arrasaten. Arratsaldeko 19:00ak inguruan irten ziren Seber Altube plazatik eta bertaratu zirenek argi utzi nahi izan zuten "feministak" direla eta "harro" daudela. Besteak beste, esaldi hauek oihukatu zituzten: "Gora feminismoa", "lesbianismoa kalera", "emakumeak kalera" eta "feministak gara eta harro gaude". Herritar ugarik hartu zuten parte manifestazioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak