Lopez Rekartek baietz esan du

Xabier Urtzelai 2012ko martxoaren 8a

Urtetan Realeko kapitain izan zenak baietza eman dio Mondrari. Hala, Aitor Lopez Rekarte egubakoitzean hasiko da talde zuri-morearekin entrenatzen. Arrasateko taldeko entrenatzaileak pozik daude Rekartek hartutako erabakiaz, baina ez dute uste asteburuan bertan, Rotetaren kontrako partiduan debuta egin ahal izango duenik: "Ez dagoelako nahikoa denbora fitxa egin ahal izateko". 

Hala, joan den astean iragarritako aldaketa guztiak betetzen doaz. Behobiaren kontra Loitik eta Pituk lehenengo minutuak jokatu zituzten, eta aurreikusten da asteburuan minutu gehiago izango dituztela taldean sartzen joateko, eta euren ekarpena geroago eta handiagoa izateko. Aurreikuspena da Aitor Lopez Rekartek datorren astean egitea debuta, etxean, Aurrera taldearen kontra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak