Minbizia eta elikaduraren arteko lotura aztertzeko hitzaldia ere jendetsua izan da

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko martxoaren 7a

Osasuna eta elikadura ardatz izan dituen hitzaldi zikloa amaitu da gaur Amaia antzokian egin den saioarekin. Azken saioan ere jende asko erakarri du Dorleta Martinez medikuaren hitzaldiak eta antzokia bete egin ez bada ere herritar asko gerturatu dira. Besteak beste, minbizia elikaduraren bidez prebenitzeko hainbat aholku eman ditu Martinezek. Solasaldiaren hasieran, ekialdeko medikuntza ezagutzen duenez, meditazio saio labur bat gidatu du publikoarekin batera. Aurreko hiru saioetan moduan entzuleak parte hartzaile bihurtzen saiatu da hizlaria, edozein unetan galderak egiteko aukera emanda.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak