Arrasateko alkatea Goiena telebistan

Ubane Madera 2012ko martxoaren 13a

Inazio Azkarraga-Urizar Arrasateko alkatea Goiena telebistako Harira saioan izango da gaur, martxoak 13, martitzena, 21:30ean. Egunotan denon ahotan dagoen hiri hondakinen kudeaketa, aparkaleku arazoa, zirkulazio kontuak, laguntza sozialak… izango dituzte berbeta gai, beste batzuen arten. Herritarrek ere parte hartu ahal izango dute saioan, galderak aldez aurretik zein zuzenean eginda.

Hainbat modutara parte ahal daiteke saioan:

Zuzenean

  • Telefonotik deituta: 943 25 05 03
  • Twitter bidez:#harira traola erabilita.

Aldez aurretik

  • Posta elektroniko bitartez: harira@goiena.com helbidean.
  • Goiena.net bitartez, albiste honen barrenean, zeure galdera edo iruzkina erantzunetan utziz.

Herritarrek parte hartzeko hainbat modu, hortaz. Orain, galderak edo kezkak luzatzeko gonbita egin nahi dizuegu Goienatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak