Elikadura eta kantzerraren arteko harremana aztergai gaur, Amaia antzokian

Ubane Madera 2012ko martxoaren 7a

Osasunari eta elikadurari buruzko jardunaldien amaierako hitzaldia gaur egingo du Dorleta Martinez medikuak. 18:30ean da hitzordua, Amaia Udal Antzokian, Oraingo honetan elikadurak eta kantzerrak duten harremana aztertuko du hematologo arrasatearrak.

Mediku arrasatearrak, besteak beste, produktu ekologikoen kontsumoaren alde egiten du, pestizida bakoak direlako. Hain zuzen, dio lotura dagoela pestiziden eta buruko, prostatako, testikuluko, koloneko eta besteak beste, titietako kantzerren, leuzemien, linfomen eta umeen kantzerren artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak