PSE-EEko ordezkariak salatu duena da Bildu "ez dabilela ezer egiten" herrian lana sortzeko, "kudeaketa eskasa" dagoela uste du eta gogora ekarri du Udal aurrekontuaren debatean sozialistek egin zituztela hainbat proposamen ("lana eskaintzeko eta formazioa bultzatzeko ekimenak antolatu, Mankomunitatearekin batera luzaroan langabezian daudenendako tailerrak antolatu"…) baina "Bilduk nahiago" izan duela "atea muturren aurrean itxi, indarrak batzeko aukera eman barik".
Hala, Bilduren Udal gobernuari dei egin dio bizi dugun "larrialdi egoera" eta "krisi sakon honetatik" ahalik eta hobeto irteteko "lanean jar dadila, guztion indarrak batuta".