Hip Hopa jabetuko da gaztetxeaz bariku eta zapatuan

Jon Berezibar 2012ko martxoaren 6a

Zaleek laugarren Hip Hop jaia izango dute bariku eta zapatuan Arrasaten musika talde eta disko-jartzaileekin. "Euskal Herriko hip hop kulturaren partaide den jendea" elkartu gura dute jaialdia. Kartelburuak Goienetxe Anaiak eta Norte Apache dira (barikuan 22:30ean).

Egitaraua

Ostirala martxoak 9- Rap Kontzertua

  • 22:30ean: Goienetxe anaiak eta Norte Apache.


Larunbata martxoak 10

 

  • 16:30ean: DJ emanaldia. DJ OV-System, DJ Z-Braun, Millerindub, Vegan 4 Satan. Skate erakustaldia Arrasateko Arraska skate taldearekin. Breackdance Bergarako Samu crew kolektiboarekin. Graffitya zuzenean gaztetxeko hormetan.
  • 22:00etan: Rap Kontzertua: 121 Sound System, Revolta Permanent
  • 01:00-etan: Revolta Posse dj taldea: DZ, Pata, Syr

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak