Dragoiko gimnastak Gasteizen eta Oiartzunen, asteburuan

Ubane Madera 2012ko martxoaren 6a

Gimnasiarekin lotutako bi hitzordutan Arrasateko partaidetza izango da asteburuon. Batetik, Aerobikeko Gasteiz Hiria Txapelketan Dragoi Gimnasia Taldeko zortzi neska lehiatuko dira. Bestetik, Oiartzunen Udaberri Torneoko 1. fasea jokatuko dute Dragoiko alebin, infantil eta kadete mailakoek.

Gasteizko txapelketari dagokionez, zapatuan da hitzordua, 10:00etan, San Andres kiroldegian. 

Eta ordu berean jokatuko dute Udaberri Torneoko 1. fasea, baina Oiartzungo kiroldegian eta domekan.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak