Besaiderekin, Bizkaia ezagutzen

Ubane Madera 2012ko martxoaren 6a

Bizkaia hobeto ezagutzeko aukera emango du Besaide elkarteak martxoaren 25ean (domeka). Bizkaiko Biraren zazpigarren etapa egingo dute orduan: Muskiz-Mello tontorra-Turtzios ibilbidea, hain justu ere.

Itsaso mailan hasi, 633 metroko Mello tontorrera igo eta handik Enkarterrietako Turtzios bailarara jaitsi. Horixe da Besaide Mendi Elkarteak martxoaren 25erako egin duen ibilbide proposamena, “Bizkaia sakona” ezagutu guran antolatu duena.

Izenematea

Txangora joan gura duenak martxoaren 19, 20 edo 21ean eman behar du izena, 19:30etik 20:30era bitartean, Besaideren bulegoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak