Zaldibarren oinezkoendako bidea margotzearekin Udalak bermatu nahi duena da inguru hura "oinezko esparrua izatea, baina aldi berean bidearen zabalera ez da estutzen, larrialdietan arazo gutxiago izateko ez dugu egoki ikusten beste hesi baztertzaile bat ipintzea”, dio Udal gobernuaren diktamenak.
Elbarrituendako lekua
Bestalde, Ferixalekuko aparkalekuari dagokionez, margotu egingo dituzte aparkatzeko plazak, eta legea errespetatuz, elbarrituek euren leku erreserbatua izatea bermatuko dute.
Horrekin batera, atzoko batzarrak erabaki zuen margotze lanak egingo zituztela, baita ere, Zarugalde kalean, bi biribilguneen arteko zatian; Arrasate pasealekua eta Gazteluondo kalean eta Errando Gebara kalean. 19.329 euroko aurrekontua izango dute lanek.