Ameriketako Estatu Batuetatik eta Hego Amerikatik barrena bira luzea egin ostean bisitatuko du atzera ere Que Par Che Teatro antzerki-klown taldeak Arrasate. Bilbotar (Maite Guevara) eta argentinar (Mariano di Franco) bikote batek osatutako taldea da. Antzerkian duten eskarmentua arlo pedagogikoan duten eskarmentuarekin uztartzen dute euren lanetan.