Egungo egoeraz jendeak berdin zaintzen du autoa?
Ez, fakturei gehiago begiratzen diegu. Jendeak atzeratu egiten du autoari egin beharreko mantenua, eta ez da komeni. Etxeek adierazten dituzten epeak errespetatzea komeni da.
Arriskutsua ere izan daiteke, gurpil zaharrekin ibiltzea, esaterako.
Hori ere igartzen dugu, jendea kadukatutako gurpilekin dabilela, alegia. Urte osoan zaindu behar da hori, baina neguan gehiago, arriskutsuagoa delako.
TRT Racing taldeko babesleetako bat zarete; eskertuko dute laguntza.
Aspaldiko ezagunak dira Orobengoa anaiak eta sarri etortzen dira hona. Gainera, tailerrean lan egiten duen beste lankide bat euren laguna da. Mekaniko lanetan eurek jarduten dute, guk gurpilekin eta halakoekin lagundu izan diegu. Polita izan da aurten lortu dutena.
Egungo automobilak lehengoak baino hobeak dira?
Bai, ez dago zalantzarik. Baina mekanikariendako baita konplikatuagoak ere.
Zer behar da mekanikari ona izateko?
Pazientzia handia. Lan askorekin zabiltzanean gauzak berehala egin nahi dituzu, baina zerbaitetan hasi aurretik hobe da egin beharrekoa birritan pentsatzea, ez damutzeko.