Batzar orokorra eta Gandiara irteera, Abaroan

Ubane Madera 2012ko martxoaren 5a

Datozen asteotarako pare bat hitzordu egin dituzte Abaroa elkartetik: urteko batzar nagusia (martxoaren 26an) eta Gandiara (Valentzia) irteera (maiatzaren 27tik ekainaren 10era). Azken horren kasuan, martxoaren 12tik apirilaren 12ra eman dezakete izena Abaroako bazkideek eta baita bazkide ez direnek ere, baina azken horien kasuan, martxoaren 26ra arte ez dute leku finkorik izango.

Gandiarako bidaiarekin segituz, prezioa da 540 euro pertsonako, eta izena ematerakoan 250 euro aurreratu beharra dago. Bidaiarako autobusen jarlekuen ordena izenematearen ordenaren arabera egingo dute.

Xehetasunetan sartuta, berriz, 14 gaueko bidaia izango da, lau izarreko hotelean pentsio osoan. Gela bikoitza gura dutenek gaueko 14 euro gehiago ordaindu beharko dute.

Batzar orokorra

Batzar nagusiari dagokionez, berriz, martxoaren 26an 17:00etan egin dute hitzordua, egoitzako lehen solairuan. Halakoetan ohi den moduan, iazko jardunaren balantzea egingo dute eta 2012rako aurrekontu eta asmoak zeintzuk diren jakinarazi. Bazkideren batek aldez aurretik informazio zehatzen bat jakin gura badu, Abaroako bulegotik pasa daiteke eskean. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak