Umeekin komunikazioa lantzeko lantegirako, plaza mugatuak

Ubane Madera 2012ko martxoaren 5a

0-6 urte bitarteko seme-alaben gurasoei zuzenduta, Pello Añorgak Bularretik Mintzora izeneko lantegia egingo du Arrasaten. Hiru egunean (martxoaren 15, 21 eta 22) aztertuko dute umeekin nola sortu espazioak elkar entzuteko eta nola aukeratu eta kontatu liburuak. Izenematea zabalik dago, eta parte-hartze kopurua mugatuta dago, beraz interesa dutenek lehenbailehen eman behar dute izena.

Lantegia euskaraz egingo dute, eta doakoa da. Baina parte-hartze kopurua 20 lagunera mugatuta dago, beraz, interesa dutenek ahalik eta lasterren eman behar dute izena. Kulturaten ipini dituzte bete beharreko izenemate orriak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak