Ford Mugarrik 38-26 irabazi dio Indupime Basauri taldeari, ondorioz, maiatzean jokatuko den lehen mailarako igoera fasean jokatuko du. Partidu guztian joan dira aurretik arrasatearrak, hamar puntuko aldearekin irabazten, baina Ane Herrero entrenatzaileak esan digu nahiko partidu "eskasa" izan dela defentsan ez direlako oso fin ibili jokalariak. Hala ere, pozik hartu dute garaipena eta xanpain eta guzti ospatu dute lehen mailako igoera fasean jokatuko dutelako.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.