Ilusioz zelairatu arren, Mondrak 0 eta 1 galdu du

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2012ko martxoaren 3a

Mondra berriaren lehen partidua ikusteko ilusioz bildu da jendea Mojategin. Dena den, ilusioak zapuztu ditu etxekoen akats baten ondorioz bigarren zatian etorri den Behobiaren golak. "Emaitzak kontrakoa adierazten duen arren, taldea ondo ikusi dut zelaian; ez gara Behobia baino gutxiago izan", zioen Jon Muruamendiarazek, Mondraren entrenatzailetako batek partidua amaituta, aurpegi tristearekin. 

"Gura eta ezin" ere entzuten zen harmailetan, zaleen artean. Azkeneko minutuetan epaileak Unai Kalzon zuri-moreari eta Oskar Modenes irundarrari txartel gorri bana atera die epaileak, Modenes lurrean zegoela, Kalzon eta bien artean egondako tira-birarengatik. Horrela bada, garaipena hurrengo jardunaldian izango den esperoan geratu dira Mondrakoak; aurkari zuzena duten Rotetaren etxean izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak