Arrasateko Herrira Ekimena aurkeztu dute

Miren Arregi Amasorrain 2012ko martxoaren 3a

Goizean egin dute Arrasateko Herrira mugimendu edo ekimenaren aurkezpena. Herrira nazio mailako egitasmo bat da, zeinak euskal preso eta iheslarien eskubideak bermatzearen alde egingo duen. Urtarrilaren 7ko Bilboko manifestazio Kolosalaren ondotik, han ikusi zen indar metaketa nola artikulatu aztertzen jardun dute eta hortik sortu da Herrira.

Euskal preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatzeko sortu da Herrira. Edozein ideologia edo alderdi politikotik kanpo kokatzen du bere burua eta euskal preso eta iheslarien etxeratzean lan egin gura duen oro izango da ongi etorria. Goizean Kulturaten, 50 bat herritarrek norabide horretan egin beharreko urratsen gainean berba egin dute, eta herritarrek euren ekarpenak egin dituzte.

Ondoren, plazan, Herrira ekimenaren aurkezpena egin dute. Bertan izan dira Manu Ugartemendia Herrirako kidea eta Arrasatear ugari. Txorizoa janaz era sagardoa edanaz, trikiti, dantza eta txalaparta hotsen artean egin dute aurkezpena. Familia argazkia ere atera dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak