Kanpantzarko harrobia eta beste, astelehenean Udal gobernuaren batzarrean

Ubane Madera 2012ko martxoaren 2a

Kanpantzarko harrobiko obrak bertan behera uztearen Udal aginduari errekurtsoa aurkeztu zion Cantera de Campanzar enpresak. Bada auzi hori berbagai izango du Udal gobernuak asteleheneko batzarrean (16:00). Horrekin batera, Akei zabortegiaren ingurumen jarraipenaren zerbitzua luzatzeko proposamena aztertu berhako du, besteak beste.

Bestalde, kale seinalizazio kontuak ere landuko dituzte gobernu-kideek. Izan ere, herriko hainbat kaletarako "seinalizazio ibilbide proposamena" aurkeztu dio Zerbitzu Sailak Udal gobernuari. 

Eta beste gai bat aipatzearren, Gizarte Ongizate Saileko laguntzekin lotuta, "2011 urtean zehar emandako fondo propioko dirulaguntzen inguruko proposamena" izango dute aztergaien artean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak