Herrira mugimendua aurkezteko bi ekitaldi egingo dituzte bihar, zapatua, Arrasaten

Ubane Madera 2012ko martxoaren 2a

Herrira mugimenduak batzar irekia egingo du bihar Kulturateko areto nagusian (11:00etan). "Mugimenduaren nondik norakoak azaldu eta herritarren ekarpenak jasotzea" da helburua, beraz, ateak irekita daude interesa duen edozeinendako".

Horrekin batera, iragarri dute batzar irekiaren amaieran, mugimenduaren aurkezpen ekitaldia egingo dutela, Herriko plazan. 13:00etan egin dute hitzordua kasu horretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak