Arrasateko ordezkaritza gaur, Barakaldon

Ubane Madera 2012ko martxoaren 1a

Andaluzia Eguneko ospakizunen barruan, gaur arrasatearrek etxetik apurtxo bat urrun dute hitzordua: Barakaldon. Izan ere, Hijos de Almachar elkartearen egoitzan "Andaluziako Aberriaren aita" den Blas Infanteren gaineko hitzaldia egin behar du Arrasateko Al-Andalus elkarteko presidenteak, Rafa Gomezek. Zapatuan, berriz, Kantabriara txangoa egingo dute.

Zapatuan egun polita dute aurreikusita Al-Andalus elkartekoek: Santillana del Mar bisitatu; Santanderren bazkaldu eta hiria ikusi eta bukatzeko andaluziarren bertako elkartean Al-Andaluseko txirigotek saioa egingo dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak