Udaberria-uda sasoia badatorrela ikusita, Arrasateko Udalak gutuna bidali die herriko ostalari guztiei gogorarazteko establezimenduen kanpoko aldean mahai-aulki, jarleku zein kupelak jartzeko beharrezkoa dela aldez aurretik udal baimena eskuratzea eta fidantza ordaintzea.
Araudia bermatzeko
Baimen hori Biztanleen Arreta Zerbitzuan eskatu behar da, eta urtero berritu behar da. Fidantzari dagokionez, berriz, "Udalak jartzen dituen baldintzak bete daitezen bermatzeko" eskatzen dute fidantza ordaintzea. Eta horrez gainera, "bide publikoa okupatzeko urteko Udal tasa bat ordaindu behar da hartutako metro lineal bakoitzeko".